Ikasgelako lana proposamen didaktikoaren laguntzaz (gune pribatuan eskuragarri).
2025eko azaroaren 6tik – 2026ko apirilaren 17ra arte
3. Proiektua entregatzea
Bideoa eta memoria gune pribatuan igotzea.
Entregatzeko azken eguna: 2026ko apirilaren 17a
4. Epaimahaiaren ebaluazioa
Lanen balorazioa epaimahai misto baten eskutik.
2026ko apirila – maiatza
5. Finalisten iragarpena
Hautatutako proiektuen jakinarazpena.
2026ko maiatzaren 13a
6. Gastro Haziak saria
Azokako bisita eta sukaldaritza tailerra baserritar eta sukaldariekin.
2026ko ekaina
Sariak
Proiektuak epaimahai misto batek baloratuko ditu. Epaimahai hori hezkuntzaren, lehen sektorearen eta/edo HAZIko talde teknikoaren arloko pertsonek osatuko dute, lehiaketaren oinarrietan deskribatutako Ebaluazio-Irizpideen arabera.
Epaimahaiak ondoen sailkatutako hiru taldeek Gastro Haziak esperientzia izango dute:
Tokiko elikadura-merkatu bat bisitatu
Sukaldaritzako tailer praktikoa, baserritar batek eta sukaldari profesional batek lagunduta.
Gainera, beren proiektua entregatu duten ikasle eta irakasle guztiei opariak eskainiko zaizkie.