Aurten, Gastro Haziak Eskola Lehiaketak erakutsi du ideia onek ez dutela adinik. Eskerrak eman nahi dizkiegu edizio honetan parte hartu duten ikastetxe guztietako ikasle eta irakasleei, izan duten inplikazioagatik eta egindako lanengatik.
Eskerrik asko gastronomia jasangarria lortzeko bidean laguntzeagatik!
CEIP Alkartu Ikastola HLHI
CEIP Alkartu Ikastola HLHI
Abusu Ikastola
Egindako ahaleginaren sari eta aintzatespen gisa, hiru talde irabazleek “Gastro Haziak Esperientzia” gozatu zuten, Euskadiko tokiko produktuaren eta elikadura kontzientearen inguruko ikaskuntza, zapore eta emozioz betetako jardunaldia, ikasitakoa praktikan jartzeko.
Egun horretan, Garazi Magunagoitia Eusko Labeldun Euskal Baserriko oilaskoaren ekoizlearekin batera Gasteizko Hornidura Merkatua bisitatu dute. Iñigo Irigoien Eusko Labeldun Euskal Baserriko arrautzen ekoizleak eta Larraitz Waliño Eusko Labeldun behi okelaren ekoizleak menu gastronomiko bat prestatu dute Bode jatetxeko Asier Moreira sukaldariaren zuzendaritzapean.
Ondoren, merezitako sariak jaso dituzte. ZORIONAK!
Horrelako ezer ez litzateke posible izango irakasleen inplikaziorik gabe, erronka ezberdinetan zehar ikasleei ilusioz, ahaleginez eta konpromisoz lagundu baitiete. Izan ere, esperientziak ikaskuntza aktiboa, parte-hartzea eta ingurunearekiko lotura erraztu ditu.
Hona hemen bere iritzietako batzuk:
"Landutakoaren eragin nagusia ikasleen kontzientziazioa izan da: elikadura osasungarri, iraunkor eta justuari buruzko ezagutza handitu dute. Parte-hartze aktiboa sustatu du, jarduera praktikoen bidez. Azkenik, posible izan da komunitatea inplikatzea eta hainbat arlo konbinatzea".
"Eskolan baratze bat egitea lortu dugu, ikasleak kontzientziatu egin dira eta nik ere asko ikasi dut".
"Gure eskola lehen sektoreak presentzia handirik ez duen ingurune batean kokatuta dago, nahiz eta oraindik existitzen den. Horregatik, garrantzitsua da zer dagoen eta non dagoen jakitea. Haurrek errealitate hori ezagutzen badute, sektore hori bultzatu eta mantendu ahal izango dugu ".
"Landare batzuek eta elikagai batzuek hazteko leku espezifiko bat behar dutela ikasi dut".
"Niri asko gustatu zait esperientzia, lagunekin taldean lan egin dudalako eta gauza berri asko ikasi ditudalako".
"Aitziber gure irakasleari eskaini nahi diot saria, lan ikaragarria egiten baitu"
"Nire ustez oso esperientzia ona izan da, asko ikasi dut eta nire lagunek ere bai".
"Saria Irantzuri eskaini nahi diot, asko lagundu digulako eta ideiak ere proposatu dituelako."
"Gastro Haziak esperientzia oso ona eta dibertigarria izan da. Lagunekin egon naiz eta, gainera, janaria prestatzea asko gustatzen zait eta janaria ere asko gustatu zait ".
"Saria klaseari eta nire lagunei eskaintzen diet, oso ondo lan egin dugula uste baitut, baita Alain gure irakasleari ere."
Aipamen berezia Garazi Magunagoitia, Iñigo Irigoien, Larraitz Waliño eta Asier Moreirari, Gastro Haziak esperientziaren garapena ahalbidetzen lagundu baitute. Beren ereduari eta konpromisoari esker, haurrak jakien jatorrira eta sukaldaritzara hurbildu zituzten, zaintza eta kultura-adierazpide gisa.
(Vitoria-Gasteiz)
Uste dut proiektu honek balio duela ikasleek produktua ezagutzeko eta, sukaldaritzari esker, are gehiago ezagutzeko.
(Kontrasta - Valle de Harana)
Proiektu honi esker, ikasleek gure produktuak nolakoak diren ikasi dute eta gure ingurunean ekoizten dena gehiago baloratzen hasi dira.
(Arrazola-Atxondo)
Iruditzen zait oraindik lan asko dagoela egiteko, baina haurrak sukaldera hurbiltzea aurrerapauso bat da, bai hobeto jan dezaten, bai inguruan dutena ezagut dezaten.
(Campezo/Kanpezu)
Proiektu honi esker, haurrek jakiak nondik datozen, baserrietan nola lan egiten den eta nahi dituzten elikagaiak merkatuan nola bilatu ezagutzen dute.