GASTRO HAZIAK Euskadiko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako eskola-lehiaketa bat da, euskal lehen sektorearen garrantziaz eta gure lurrari, kulturari eta ekoizleei lotutako elikadura osasungarri, jasangarri eta kontziente baten garrantziaz sentsibilizatzeko.
Lehiaketaren helburua da tokiko produktuaren, lehen sektorearen lanaren eta euskal gastronomiaren balioa aitortzea, gizarteari egiten dizkioten ekarpenak azpimarratuz.
Parte hartzen duen gela bakoitzak lehen sektoreak eta elikadura jasangarriak Euskadin duten garrantziari buruzko hezkuntza-proiektu libre eta malgua garatuko du bideo-formatuan, eta Euskadiko elikagaiei, lehen sektoreari, kultura gastronomikoari eta sukaldaritza jasangarriari buruzko edukiak bateratuko ditu.
Lana errazteko, borondatezko proposamen didaktiko bat eskaintzen da, 6 hausnarketa-multzotan banatuta eta irakasleei laguntzeko saioekin.
Gastro Haziak lehiaketa irekia da, ikastetxe bakoitzak bere egin dezan pentsatua, eta moldagarria.
Animatzen zara zure ikasleekin elikadura jasangarriaren hazia ereitera?